Ingurumenaren babesa gure enpresaren helbururik garrantzitsuenetako bat da.
Ingurumen politika enpresen politika orokorrari gehitzen zaio eta ingurumenaren babesa jarduera-esparrutik haratagoko enpresa-helburu bihurtzen da.
Helburu hau bete ahal izateko Zuzendaritzak, langileekin batera, ingurumenaren babesera zuzendutako arauak eta helmugak finkatu ditu:
Ingurumenaren babesa Zuzendaritzaren betebehar garrantzitsutzat hartzen dugu eta betebehar hau portaerazko arau eta helmuga zehatzen bidez enpresaren jarduera eta arlo guztietan burutu dadin zaintzen dugu. Ingurumenaren babesak erantzukizun handia eskatzen digu guztioi.
Ingurumeneko eraginaren murrizpena ingurumen babeserako gure politikaren ildo nagusitzat hartzen dugu.
Ingurumenaren kudeaketa sistemaren arduradun bat izendatzearen bidez ingurumenaren babesaren arloan indarrean dauden lege-eskakizun guztiak betetzen direla bermatzen dugu enpresaren erabaki guztietan eta, baita ere, hartzen diren neurrien bitartez aplikatzen direla. Lege-eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen dugu.
Gure enpresan ingurumenaren babesaren egoera aldiro aztertzen dugu, ahuleziak antzemateko, konponbideak aurkitzeko eta egindako aurrerapenak dokumentatzeko.
Gure langileei ingurumen-arazoei buruzko informazio eta prestakuntza zabala ematen diegu eta beren lanpostuetako portaerak ingurumenarekiko sentsibilizazio hau islatzeko motibatzen ditugu.
Lehengairik erabiliena papera etengabe murriztera eta berrerabiltzera bideratzen ditugu gure ahaleginak eta, baita ere, gainerako baliabideak energia eta ura, besteak beste ahalik gutxien erabiltzera.
Interesatuen gomendio jartzen dugu gure enpresari buruzko ingurumen-informazio garrantzitsua.
Lege-eskakizunak gutxienezko irizpidetzat hartzen ditugu ingurumenaren babes maila altuagoa lortu nahi dugu enpresa osoan.
Zuzendaritza eta arlo guztietako langileak dira ingurumenaren kudeaketa sistemaren barruko arauak eta helmugak egoki garatzeko erantzuleak.
Erantzukizun partekatu honetan oinarriturik urtero diseinatzen diren ingurumen programek ingurumenaren babesaren etengabeko hobekuntza bermatzen dute.
Gure ingurumen politika publikoa da. Hala eskatzen duen pertsona fisiko zein juridikoari kopia bat helaraziko diogu.